XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARBAIUN-GO ARROILAN (NAFARROA) BILDURIKO MOLUSKUAK

K. ALTONAGA eta B. GOMEZ Biologiako Departamentua. Zientzi Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea P.K. 644. BILBO. EUSKAL HERRIA.

Azken urteotan (1979,1980,1981) bai gure txangoak eta bai Udako Euskal Unibertsitateko irteerak probetxatuz, ikustaldi batzuk egin dizkiogu Arbaiungo arroilari.

Mutur bietatik, Iso-tik zein Usun-etik, sartu gara arroila barrura, bertako bide zidorrei jarraituz barneratu garelarik.

Dena dela, bide zidorrok ez dute arroila osoa zeharkatzen malkartsu eta abarrartez betea bait da.

Irteera horietan, molusku-bilketak egin ditugu.